20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2019ko egutegia udal bulegoetan

Alkatetzaren abenduaren 27ko 395/2018 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako udal bulegoak itxita egonen direla ondotik zehazten diren egunetan:

–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako 312/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 28koa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegun onetsiak.

–Irailaren 9a, Cercako Andre Maria, herrian jai, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren 730/2018 Ebazpenean adierazi bezala (2018ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 27koa).

–Martxoaren 18a: San Jose zubia.

–Abuztuaren 16a: Jasokundearen zubia.

–Irailaren 10, 11, 12, 13 eta 14a (herriko bestak).

–Abenduaren 2a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia.

–Abenduaren 24a: Gabon eguna.

–Abenduaren 31: Urte Zahar gaua.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean.

Era berean, jakinarazten da jendea hartzeko udal bulegoetako ordutegia honako hau dela: astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2018ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1816090