20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

8003/2018 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Susana Sarrías Escors andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familia Bulegoko buru izendatzen duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko. Estatutu horiek irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Susana Sarrías Escors andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familia Bulegoko burua izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau igortzea Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko abenduaren 11n.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F1815156