20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

INFORMAZIO PUBLIKOA. Jendaurrean jartzen da Zubiriko “El Quinto” izeneko magnesita-ustiategiko meategi-hondakinak kudeatzeko plana ixteko aurreproiektua.

Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Magnesitas Navarras SA (MAGNA) enpresak bere Zubiriko fabrikari erantsita dituen instalazioak ixteko aurreproiektua. Instalazio horietan meategiko hondakinak kudeatzen dira.

30 egun baliodunez (larunbatak, igandeak eta jaiegunak ez dira barne hartzen), iragarpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, jarduera horrek ukitzen dituela uste dutenek alegazioak aurkezten ahalko dituzte eta, ahal dela, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren zerbitzuari zuzenduriko alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez eginen dira.

Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan dago ikusgai (Tomás Caballero Parkea 1, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/anteproyecto-cierre-clausura-del-plan-gestion-residuos-mineros-zubiri

Iruñean, 2018ko azaroaren 17an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 18koan), Fernando Señas Bea.

Iragarkiaren kodea: F1815415