20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

162/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita azaroaren 2ko 60/2015 Foru Agindua, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatu zituena.

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azaroaren 2an emandako 60/2015 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatu ziren. Abenduaren 10eko 133/2016 Foru Aginduaren bidez, aipatu foru agindua aldatu zen.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nortzuek osatzen duten kontseilua.

Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ahalmena ematen dio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari Estatistika Kontseiluko kideen kargu-uzteak eta izendapenak xedatzeko, bertan ordezkaritza duten departamentuek eta erakundeek proposatuta.

Nafarroako Enpresaburuen Elkarteak eskatu du Blanca Castro Hinojosa andrea izenda dezatela Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide, Carlos Fernández Valdivielso jaunaren ordez.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Blanca Castro Hinojosa andrea Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Enpresaburuen Elkartearen ordezkari gisara, Carlos Fernández Valdivielso jaunaren ordez.

2. Foru agindu hau interesdunei eta Nafarroako Estatistika Kontseiluari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko abenduaren 21ean.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1815942