2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

12 eta 13/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 23an, 12 eta 13/2018 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

12/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Aldaketa:

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak. Zenbatekoa: +3.000,00 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +3.000,00 euro.

13/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia.

Aldaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +12.500,00 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +12.500,00 euro.

Atarrabian, 2018ko azaroaren 14an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1815136