2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

8/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2018ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 8. aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontuan, kreditu-gehigarria sortzeko.

2018ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KREDITU BEREZIAK:

VI. kapitulua

Inbertsio errealak

54.000,00 euro

FINANTZAKETA:

VI. kapitulua

Inbertsio errealak

14.000,00 euro

VIII. kapitulua

Finantza-aktiboak

40.000,00 euro

Vianan, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1814797