2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2018ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 7. aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontuan, kreditu berezia sortzeko.

2018ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KREDITU BEREZIAK:

III. kapitulua

Finantza-gastuak

500,00 euro

FINANTZAKETA:

VIII. kapitulua

Finantza-aktiboak

500,00 euro

Vianan, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1814796