2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

3 eta 4/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

3 eta 4/2018 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia 2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horien espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1.0110.9130002.–200801 maileguaren amortizazioa: 59.454,51 euro.

DIRU-SARRERAK:

1 87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 57.575,00 euro.

1 75080.–Determinazio libreko diru-laguntza: 1.879,51 euro.

4/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1.9200.62500.–Udaletxeko aretoko altzariak: 800,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 800,00 euro.

Eneritzen, 2018ko abenduaren 11n.–Alkatea, David Villarroya Gonzalez.

Iragarkiaren kodea: L1815025