199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 17 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka jarria.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Osasuneko kontseilariaren uztailaren 15eko 257E/2019 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiaren aurka (2019ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 6koan), honako hauetarako deitu zenaren aurka: batetik, Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetarako erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 17 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko; eta, bestetik, izangaien zerrendak osatzeko, hautaproben bitartez, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Beraz, ediktu honen bitartez, interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasun Departamentuko Araubide Juridikoaren Atalean (Bakearen plaza z.g., bigarren solairua, Iruña), aldez aurretik beren nortasuna frogatuta.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Interesdunak ezezagunak direnez, aditzera ematen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Iruñean, 2019ko irailaren 30ean.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar García García.

Iragarkiaren kodea: F1912584