199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-237

Aceros Moldeados Lacunza, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Aceros Moldeados Lacunza, S.A.

Xedea: Altzairu-galdaketarako enpresa baten instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Arakil ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Lakuntza (Nafarroa).

Isurketak 41.500 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean, eta Arakil ibaiaren ibilgura isurtzen da. Hozteko sistemaren urak dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko irailaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1912562