199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-732

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Robo ibaiaren arroan (II. fasea) saneamendu lanak baimentzea.

Baimen eskaeraren xede diren lanak agiri honetan deskribatuta daude: “SM287017A proiektua, Robo ibaiaren arroaren saneamendua, II. fasea (Legarda, Uterga eta Muruzabal)”. Iruñerriko Zerbitzuak SA enpresak egina da, 2018ko irailean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko irailaren 11n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1912488