199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

13, 14, 15, 16 eta 17/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Irailaren 30ko Osoko Bilkurako akordio bidez, hasiera batean onetsi ziren 2019ko udal aurrekontuan 13/2019, 14/2019, 15/2019, 16/2019 eta 17/2019 aldaketak egiteko espedienteak, kreditu gehigarriak eta ez ohiko kreditua.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Uharte Arakilen, 2019ko urriaren 1ean.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1912732