199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuaren aldaketa behin-betiko onetsi eta argitaratu egiten da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

6. kapitulua: 30.797,11 euro.

Gastuak, guztira: 30.797,11 euro.

FINANTZIAZIOA:

Diru-sarrerak:

8. kapitulua: 30.797,11 euro.

Finantziazioa, guztira: 30.797,11 euro.

Lesakan, 2019ko urriaren 1ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1912687