199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Partaidetzazko aurrekontuen udal erregelamendua. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Partaidetzazko aurrekontuen udal erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, Partaidetzazko aurrekontuen udal erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1912432