199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Udalkideen ordainsariak. Zinegotziak

Larraungo Udalak, 2019ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

3.–Zinegotzien ordainsariak.

“ERABAKIA:

Ikusirik 958/2019 Ebazpena, ekainaren 18koa, Toki Administrazio zuzendari nagusiak emana.

Kontuan izanik 18/2017 Foru Legearen bidez, abenduaren 27koa, ezarri zirela toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2018. eta 2019. Urteetarako.

Kontuan izanik Larraungo Udalbatzaren erabakia, 2019ko uztailaren 30ekoa.

Aintzat hartuta Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikulua.

Aintzat hartuta 18/2017 Foru Legearen 3, 4, eta 13. artikuluak.

Larraungo Udalak, aho batez,

ERABAKI DU:

2019ko ekainaren 15az geroztik dauden eta dedikaziorik ez duten hautetsien ordainsarien banaketa onestea, xehetasun hauekin:

1. Dedikaziorik ez duten hautetsiei zenbateko hauek ezartzea: 60 euro gordin osoko bilkuretara etortzeagatik, eta 30 euro gordin batzordetara, bilera, eta mankomunitateetara joategatik, betiere, deialdi ofiziala dutenak. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.

Hurrengo urteetan zenbateko horiek eguneratuko dira, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak onesten duen urteroko ebazpenean xedatutakoaren arabera.

2. Karguan aritzean joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordaintzea (kilometraje ordaina) 0,40 euro kilometroko, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoan, eta joan etorriak Udalerritik kanpo direnean, edo Udalerrian bertan, baina egun berean 10 kilometro baino gehiago egiten badituzte.

3. Diru sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela.

4. Horrenbestez, erabakia argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Erabaki honek 2019ko uztailaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak, atzera eginez izan ere.”

Mugiron (Larraun), 2019ko irailaren 25ean.–Alkateordea, Lorea Lasarte Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L1912559