199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. eta ondoko artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 54. artikuluan xedatutakoa bete beharrez, Irañetako Udalak dei egiten du udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Beraz, hamabost egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udal honetako Erregistro Orokorrean. Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi dituenak hautatuko ditu, prozeduraren baldintza berei loturik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Uharte-Arakilen, 2019ko urriaren 2an.–Alkatea, Juan Angel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1912742