199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako bost lanpostu betetzeko desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 19an emandako 2331/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez, Zerbitzu Orokorretako bost lanpostutan aritzeko, bost izangai, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Interesdunak aurretik hala eskatuta, Bárbara Trébol Casero izangai izendatuari borondatezko eszedentzia eman zitzaion aipatutako lanpostuan, lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan zerbitzuak ematen ari baitzen beste administrazio publiko batean.

Esleitu zitzaion lanpostu hutsa 35817a zen, Kultura eta Kirol Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Deialdiaren 8.5 oinarriak ezartzen du ezen, izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa beteko dela deialdiaren 7.5 oinarrian xedatzen den moduan; alegia, bajak bete behar direla oposizioa gainditu dutenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.

Lehen adierazitako guztia kontuan harturik, bidezko da izendapen proposamena osatzea Jon Sempere Retegui sartuz, oposizioa gainditu dutenen zerrendan bera baita lehen proposatutako izangaien hurrengoa.

Izendapen proposamen osagarri hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturaleko epean, Jon Sempere Reteguik deialdiaren 7.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Iruñean, 2019ko irailaren 25ean.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F1912793