199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren
ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2019ko irailaren 26an egindako osoko bilkuran, xedapen zatian hauxe dioen erabakia hartu zuen:

Lehena: Hasiera batean onestea Oltza Zendeako Udalaren trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren ordenantza fiskalaren aldaketa.

Bigarrena: Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena: Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Oltza Zendean, 2019ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1912782