199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2020tik aurrerako karga-tasak

Udalak, 2019ko irailaren 26an egin den osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, ondoko karga-tasak onetsi dira 2020tik aurrerako.

1.1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,17.

1.2.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,17.

1.3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa: %3,5.

1.4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutieneko udal indizea, 1,30.

1.5.–Hirilurren balio igoera:

–Koefizienteak: esleituko diren koefizienteak, Nafarroako Toki Ogasuneko martxoaren 2ko, 2/1995 Foru Legean, gehieneko karaktere moduan finkatuak daudenak izango dira, betiere balio igoerak sortzen duen epealdia kontuan izanik.

–Karga-tasa: %10.

1.6.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga. Karga tasa:

–Lehenengo urtean: %0,35.

–Bigarren urtean: %0,75.

–Hirugarren urtean eta ondorengoak: %1,5.

1.7.–Haurtzaindegiko zerbitzuaren tasa, haur eta hilabete bakoitzeko: Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen mailako ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.

Bigarrena.–Erabaki honek 2020ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

Hirugarrena.–Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Oltza Zendean, 2019ko urriaren 1ean.–Alkateak, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1912753