199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Lagunak Udal Zerbitzuaren 2019ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Udalaren Osoko Bilkurak, 2019ko irailaren 26ko bileran, hasiera batean onartu zuen Lagunak Udal Zerbitzuaren 2019. urteko plantilla organikoa aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoaren arabera, onartutako plantilla aldatzea idazkaritzan azalduko da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta gero. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Barañainen, 2019ko irailaren 26an.–Alkatea, María Bonilla Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L1912552