199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hilerriaren erabilerari buruzko udal ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Altsasuko Osoko Bilkurak, 2019ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, Hilerriaren erabilera erregulatzen duen ordenantzaren 33. artikuluaren G) atalaren aldaketa hasiera batean onetsi zuen. 2019ko 155 zenbakidun Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 9an.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren arabera, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, behin betiko onetsi da Hilerriaren erabilera erregulatzen duen ordenantzaren 33. artikuluaren aldaketa, bere osotasunean argitaratuko dena.

Altsasun, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

33. art. G), Altsasuko udal hilerriaren erabilpena arautzen duen ordenantza;

“G) Kontzesioak 10 urte iraunen du eta 10 urteko luzapena ematen ahalko da eta beste 10 urtetarako beste bat. Luzapenean, kontzesioa onartu zenean indarra zuen prezioaren ehuneko 25 ordaindu beharko da lehen luzapenean, eta ehuneko 50 bigarrenean. Epemugaren eguna baino lehenago eskatu beharko da luzapena.

Lehen 10 urteak edo lehenbiziko luzapenari dagozkion beste hamarrak iraganda eskaria egiten bada gorpuzkinak nitxotik ateratzeko kolunbario batera eraman beharrez, ordenantza fiskalean kolunbarioetarako ezartzen den tasa ordaindu beharko da, eta ez nitxoetan lurperatzekoa.

Nitxoetan ehorzteko, eta interesdunak eskatuta, hirugarren luzapen bat eman ahal izanen da, beste 10 urtetarako. Nolanahi ere, luzapena emateko ezinbestekoa izanen da denboraldi horretan kanposantuan premiak asetzeko adina horma-hilobi egotea. Kasu horretan, kontzesioaren prezioaren %75 ordaindu beharko da.

Hirugarren luzapenak iraun bitartean, hartan utzitako horma-hilobiak erabili beharko balira, nahiko horma-hilobirik ez egoteagatik, Udalak gorpuzkinak atera eta luzapena bukatu arte falta den denborari dagokion zati proportzionala itzuliko die interesdunei.”

Iragarkiaren kodea: L1912535