199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1973/2019 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, merezimendu-lehiaketaren ondoren Blanca Susana Preboste Iráizoz Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa Hizkuntza Plangintzarako Ataleko buru izendatzen duena (597. plaza).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2018ko abenduaren 18ko 2387/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen; horien artean, Hizkuntza Plangintzarako Ataleko burutza zegoen (597. plaza).

Egin beharreko jarduketak amaituta, Epaimahai kalifikatzaileak, deialdiko oinarriekin bat, izendapen-proposamena igorri du merezimendu-lehiaketa gainditu duen eta baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu duen izangai bakarraren alde.

Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Blanca Susana Preboste Iráizoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Hizkuntza Plangintzarako Ataleko buru izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantillan 597 zenbakia duen burutza hori.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hala egin ezean, esleitu dioten burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu, behar bezala egiaztatutako ezinbesteko kausa dagoenean izan ezik.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Irakaskuntzako Errektoreordetzari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko irailaren 30ean.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F1912751