198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, sukaldari lanpostuan (C maila) aldi baterako kontratuarekin aritzeko. Behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2019ko irailaren 26ko 1575 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen izangaien behin betiko zerrenda sukaldari lanpostuan (C mailaren parekoa) aldi baterako kontratuarekin aritzeko zerrenda bat osatzeko izangaien zerrenda bat egiteko deialdiarena. Deialdi hori 2019ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an.

“Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Aipatutako deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

Txanda irekia

–Onartuak:

1.–AYALA AZNAR, EVA

2.–CASANOVA CARTIE, CRISTINA

3.–CHIQUIRRIN ZUBIETA, HECTOR

4.–ESCARAY ULIBARRI, DOMINGO JESUS

5.–ETXEBERRIA MURILLO, RAUL

6.–GARCIA GARCIA, MARTA

7.–GONZALEZ ALCALDE, DANIEL

8.–ITURRALDE MUÑOZ, FERMIN

9.–LOPEZ LIGERO, JOHN

10.–PEREZ APERTE, NEREA

11.–PEREZ ARELLANO, M.ª ESTHER

12.–SIMON SORIA, MARIA

13.–TARRAGONA ARELLANO, BEATRIZ

14.–VILLAZAN GOÑI, SERGIO

–Baztertuak:

1.–BERNE AGUIRRE, MONTSERRAT

2.–CATALAN GOMEZ, BLANCA

3.–GALINDO IBARRA, ANA ISABEL

4.–GORJON RUBIO, ANA ISABEL

5.–LEZAUN AGUADO, BERTA

6.–MAGAÑA GOMEZ, MARIA ROSA

Bigarrena.–Izangai onartuei adieraztea, ezen deialdiko lehenbiziko ariketa, teoriko-praktikoa (test motako galdetegia) 2019ko urriaren 24an eginen dela, arratsaldeko 16:00etan, Rua gizarte etxean (Rua kalea, 33; Tutera).

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako data, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Era berean, boligrafo urdina ekarri beharko dute.

Hirugarrena.–Kalifikazio epaimahaiko buru izendatzen da Irune García García, Tuterako Udaleko zinegotzia; buruaren ordezko, Verónica Gormedino López, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Laugarrena.–Herriko Etxeko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, Udalaren webgunean (www.tudela.es) ere ikusi ahalko da, “Lan eskaintzak” izeneko atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Tuteran, 2019ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1912713