198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

13E/2019 EBAZPENA, irailaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez egiten baita ingurumen txosten estrategikoa honi buruz: Okoko Udal Planaren aldaketa egituratzailea 4. sektorean. Okoko Udala da sustatzailea.

Aldaketa txikia da hau, zeina definiturik baitago 21/2013 Legearen 5. artikuluan; hortaz, aplikazio eremuan ezartzen denaren arabera (6.2.b artikulua), bete behar du ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren prozedura.

Aldaketa 2019ko apirilaren 27an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 28koan.

Aldaketaren xedea da S-4 sektorea banatzea (hiriguneko mendebaldean dago), bi azpisektoretan: S-4a eta S-4b. Hirigintzako antolamendu xehatuko determinazioak ezarri dira S-4b azpisektorerako.

S-4 sektoreak 30.975 metro koadroko azalera du, 25 etxebizitza hartzeko. Eskaera txikia denez eta esparruaren azalera handiegia, proposatzen da sektorea bi esparrutan banatzea (S-4a eta S-4b), etxebizitzaren barne eskaera bideratzeko S-4b sektorean, eta hori 2 etxebizitzatarako erabiltzea.

Aldaketak berekin dakar S-4b sektorearen antolamendua; exekuzio unitate bakarra izanen da, eta S-4a sektoreak, berriz, plan partzialari jarraituko dio. Jarduketa eremuak 1.285 metro koadro du (1. poligonoko 209. lurzatia), lurzoru urbanizagarri gisa ageri da indarreko planeamenduan, eta sailkapen horri eusten dio, familia bakarreko bizitegitarako erabilerarekin (S + BS + 1 + atikoa).

Aldaketaren ingurumen ebaluazioan ondorioztatzen da ez dela ingurumeneko ukipenik eragiten, lurzoru urbanizagarria delako eta jada ingurumenaren aldetik baloratu zelako Okoko Udal Plan Orokorraren izapidetzean. Landu gabeko lurrak dira, eta horietan ez da identifikatzen ingurumeneko balio nabarmenik. Herria zabaltzeko ingurune logikoan daude. Gainera, proposamenean behar bezala jaso dira neurri zuzentzaile batzuk, paisaian hobeki txertatzeko. Hau da, lurren mugimendua murriztea, sor daitezkeen ezpondak paisaian txertatzea eta zuhaitzak landatzea unitateko hegoaldeko berdegunean.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Kontuan harturik egoki bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta erabiliz eman zaizkidan eskumenak, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren bitartez (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala), Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bitartez (horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura) eta abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuaren bitartez (horren bidez ezarri zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura).

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea honi buruz: Okoko Udal Planaren aldaketa egituratzailea S-4 sektorean. Okoko Udala da sustatzailea.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Udalen Hirigintza Planeamendurako Atalari eta Okoko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F1911732