198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

3E/2019 FORU AGINDUA, irailaren 16koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Miranda Argako arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea, eragiten baitio 7. poligonoko 342. lurzatiari. Luis María Ibañez Beruetek sustatu du.

Miranda Argako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena eta tramitazio bitartean emandako gainerako txosten sektorialak ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Horrenbestez, eta bat etorriz irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin (horren bidez ezarri zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa) eta Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuarekin (horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura),

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Miranda Argako arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea, eragiten baitio 7. poligonoko 342. lurzatiari. Luis María Ibañez Beruetek sustatu du.

2. Adieraztea ezen, egin nahi diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak eskuratuko dituela, obrak hasi baino lehen, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Bereziki, jarraituko zaio Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak 2019ko apirilaren 15eko txostenean horretarako xedatutakoari.

3. Baldin lurrak mugitu eta ezpondak sortzen badira, jarraituko zaio Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalaren 2019ko martxoaren 18ko txostenari.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean; lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Luis María Ibáñez Berueteri, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari eta Miranda Argako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Miranda Argako Udalari gogoraraztea nahitaezkoa dela hirigintza arloko araudia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 16an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F1912137