198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-EXT-35

2019ko otsailaren 7an alde batek eskatuta abiarazi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea azkentzeko espedientea, egungo jabeak uko egin diolako, aprobetxamendua Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrean sartu delako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Javier Zaratiegui Armendáriz.

Lehendabiziko titularra: Bodega de Sarriá SA.

Xedea: lur azaleko uren aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Miranda Arga (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 3,8 l/s.

Ureztatu beharreko azalera: 49,1709 hektarea.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariak 2001eko otsailaren 12an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 25. liburukia, 108. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko irailaren 6an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1911911