198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-802

Aena Aeropuertos SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: AENA Aeropuertos SA.

Xedea: Iruñeko aireportuaren instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: El Juncal ubide-erretena (Sadar ibaia), El Juncal erreka-erretena (Elortz ibaia), Sadar ibaia (Elortz ibaia).

Unitate hidrogeologikoa: Jaka-Iruña sinklinaleko beste akuifero batzuk.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Noain-Elortzibar (Nafarroa).

Iruñeko aireportuaren instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena. Urtean isuriko den gehieneko bolumena 46.420 m³-koa izanen da kutsaturik egon daitezkeen euri uren kasuan; behin araztu ondoren Elortz ibaira isurtzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko irailaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1911851