198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-158

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea.

Xedea: Gerendiaingo Errotako etxebizitzetako saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Ultzama (Nafarroa).

Lanen xedea da sarrerako hondakin uretarako hustubidea, araztegia (7,5 m³-ko edukierako hobi septikoa) eta irteerako hustubidea paratzea. Isurketaren gehieneko bolumena 575 m³-koa izanen da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko irailaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1911850