198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

2E/2019 FORU AGINDUA, irailaren 16koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Oltza Zendeako Udal Planeko aldaketa, eragiten baitie 9. poligonoko 154. eta 166. lurzatiei. Joaquín Ignacio Mencos Doussinagek sustatu du.

Oltza Zendeak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 263E/2019 Ebazpenaren bidez, aldaketa honen aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena eta tramitazio bitartean emandako gainerako txosten sektorialak ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Horrenbestez, eta bat etorriz irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin (horren bidez ezarri zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa) eta Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuarekin (horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura),

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Oltza Zendeako Udal Planeko aldaketa, eragiten baitie 9. poligonoko 154. eta 166. lurzatiei. Joaquín Ignacio Mencos Doussinagek sustatu du.

2. Jarraikiko zaio Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 263E/2019 Ebazpenari, horren bidez egin baitzen aldaketaren aldeko ingurumen txosten estrategikoa.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean; lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Joaquín Ignacio Mencos Doussinageri, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari, Ondare Arkitektonikoaren Atalari eta Oltza Zendeako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Oltza Zendeako Udalari gogoraraztea nahitaezkoa dela hirigintza arloko araudia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 16an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F1912152