198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko zerga 2019rako. Borondatez ordaintzeko epea

Diru Bilketako Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2019ko urriaren 7tik azaroaren 7ra epea dagoela Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko zergaren 2019rako igorri diren kuotak borondatez ordaindu ahal izateko.

Ordainketak ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako sukurtsalen batean eginen dira. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen ezken egunean.

Dirua sartzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko interesak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko irailaren 30ean.–Alkatea, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1912622