198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2019ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2018ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 29an, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 287.500 euro.

2.–Zeharkako zergak: 30.000 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 133.071 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 801.245,48 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 58.680 euro.

6.–Inbertsio errealen besterentzea: 14.000 euro.

Guztira: 1.745.197,32 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 432.505,43 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 608.511,59 euro.

3.–Finantza-gastuak: 100 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 115.350 euro.

6.–Inbertsio errealak: 579.756,11 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 8.974,19 euro.

Guztira: 1.745.197,32 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten erabaki horren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Sartagudako Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sartagudan, 2019ko irailaren 23an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1912347