198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Udalbatzako kideen ordainsariak

Osoko Bilkurak 2019ko ekainaren 25ean egin bilkuran erabaki zuen Jaizko udalkideei honako ordainsaria ematea 2019-2023 legegintzaldian:

Nafarroako Gobernuak kargu hautetsiak ordaintzeko ematen duen laguntzaren gainerako %50 alkateari ordaintzea, dedikazio partzialaren ondoriozko nomina eta gizarte segurantza gisa.

Zinegotziek eta alkateek aurkezten dituzten joan-etorrietako gastuak ordaintzea, beren eginkizunetan aritzean behar bezala justifikatzen badira.

Nafarroako Gobernuak kargu hautetsiak ordaintzeko ematen duen gainerako dirua zinegotziei ordaintzea, horiek bilkuretara bertaratzeagatik kalte-ordain gisa edo gai publikoetan parte hartzeko eskubide konstituzionalean aritzean dituzten gastuak ordaintzeko bestelako ordainketa gisa.

Jaitzen, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1912335