198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIPA

Hirigintzako lizentziak emateko eskumenak eskuordetzea, Odietako Udalaren alde

Erripako Kontzejuko Batzarrak, 2019ko irailaren 21ean egin bilkuran, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Odietako Udalaren esku uztea hirigintzako lizentziak emateko eskumena, honako hauetan araututako egintzak hartzen dituena: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190.-197. artikuluak eta horiekin bat datozenak (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Hirigintzako Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina) edo gai horri buruz indarrean diren legezko xedapenak.

Bigarrena.–Odietako Udalak Kontzeju honi jakinarazi behar dizkio udal-mugarte honetan eragina duten hirigintzako lizentziak emateari buruz hartutako erabakiak, 15 eguneko epean jakinarazi ere, eta erantzun beharko die gaiari buruz Kontzejuak egiten dituen informazio eskaerei.

Hirugarrena.–Kontzejuak noiznahi baliogabetzen ahal du erabaki honen bidez eskuordetutako eskumena, baldin eta Odietako Udalak betetzen ez badu 2. puntuan xedatutakoa.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Odietako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Erabaki hau gauzatuko da Odietako Udalak Eskuordetutako eskumena onartutakoan.

Hori guztia dela eta, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin bat.

Erripan (Odieta), 2019ko irailaren 21ean.–Kontzejuko burua, Letizia Altuna Cueli.

Iragarkiaren kodea: L1912333