198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

7/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an, 7/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak, arau bereko 18. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz.

Gastu-partida:

1-33310-6220000. “Ikastetxeko komunak konpontzea”, 17.684,75 euro.

Finantzaketa: kreditu transferentzia, honako partida hauetatik:

1-15100-6250000. “Markesina”, 5.684,75 euro.

1-16210-7630000. “Edukiontziak lurperatzea” 12.000,00 euro.

Mendabian, 2019ko irailaren 20an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1912300