198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LATASA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Latasako (Odieta) Kontzejuko Batzarrak, 2019ko irailaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Latasako Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egongo da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behineko hartutako erabakia behin betiko onetsita geldituko da.

Latasan (Odieta), 2019ko irailaren 28an.–Alkatea, Juan Ignacio Elizondo Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1912597