198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

Kreditu berezia.

Partida: 1 3350 46201. Izena: Euskara teknikariari buruzko hitzarmena. Zenbatekoa: 2.500,00 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 1.9291.51000. Izena: Aurreikusi gabeko gastuak. Zenbatekoa: -1.990,00 euro.

Partida: 1.2318.22606. Izena: Kultur jarduerak eta ikastaroak. Zenbatekoa: -510,00 euro.

Itzagaondoan, 2019ko irailaren 20an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1912299