198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

7/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2019ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 7. aldaketa 2019rako luzatutako aurrekontuan (goranzko doikuntza).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Castejonen, 2019ko irailaren 23an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1912302