197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Batzordeko lehendakariaren ukoa, eta lehendakari berriaren izendapena

Vicente Ager Iciz jaunak, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak,

Aditzera ematen du: Victoria Rubio Jiménez andreak lehendakari karguari uko egin eta hori onartu ondoan, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2019ko martxoaren 12ko Erabakiaren ziurtagiria jakinarazita, batzorde honen gaurko bileran Fernando Poncela García jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratua, batzordeko lehendakari izendatu da; beraz, honako hauek osatzen dute Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordea:

–Lehendakaria:

Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak.

–Bokal judizialak:

Juan Miguel Iriarte Barberena jaunak (Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko epaile magistratuak) eta Aurora Ruiz Ferreiro andreak (Iruñeko Zigor arloko 3. Epaitegiko epaile magistratuak).

–Bokal ez-judizialak:

Iruñeko Abokatuen Elkargoko letradu diren Matías Miguel Laurenz eta Celso Galar Baranguá jaunek.

–Idazkaria: Vicente Ager Iciz jaunak, Iruñeko Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letraduak.

Iruñean, 2019ko urriaren 1ean.–Idazkaria, Vicente Ager Iciz.

Iragarkiaren kodea: J1912685