197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Hiri-jarduketarako plan berezia S-10 sektoreko UE-2 unitateko
929., 944., 996., 1004., 1023., 1083., 1084. eta 1138. lurzatietan.
Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2019ko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehena.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigintza antolamenduko determinazio xehatuak aldatzeko San Adriango Udal Plan Orokorraren S-10 sektoreko UE-2 unitateko 929., 944., 996., 1004., 1023., 1083., 1084. eta 1138. lurzatien lerrokaduretan eta eraikinen altueretan, Drakkar Homes SL-k sustatua.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barne hartzen dituen hirigintza arauekin batera. Orobat, lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den Nafarroako Gobernuko departamentura igortzea behin betiko onespenaren erabakiaren jakinarazpena, baita erabakiaren kopia autentifikatua, Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetua, eta tramitatutako espediente osoaren kopia ere. Hori guztia aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta igortzea Udalaren Kontu-hartzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912579