197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

135/2019 FORU AGINDUA, irailaren 16koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María José Álvarez Los Arcos andrea, Araubide Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua (Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzua, Barne Zuzendaritza Nagusia, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua).

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María José Álvarez Los Arcos andrea, Araubide Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua (Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzua, Barne Zuzendaritza Nagusia, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua). Kargu-uzteak 2019ko irailaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2019ko irailaren 17a izanen da azken eguna burutzan aritzeko.

2. Foru agindu hau interesdunari, Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 16an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1911962