197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia S.4 eta S.5 sektoreetako zuzkiduretarako lurzoruan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko irailaren 19an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Orkoiengo S.4 eta S.5 sektoreetako zuzkiduretarako lurzoruan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua.

Orkoienen, 2019ko irailaren 19an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912404