197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa, lurzoru urbanizaezineko eraikinen baldintza partikularretan, ardandegietan eta nekazaritzako lehen eraldaketarako nabeetan. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2019ko irailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa egituratzailea lurzoru urbanizaezineko eraikinen baldintza partikularretan, ardandegietan eta nekazaritzako lehen eraldaketarako nabeetan, José Moreno e Hijos SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek Udalaren bulegoetan hori aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan, 71.ari dagokionez, xedatutakoari jarraikiz.

Murchanten, 2019ko irailaren 17an.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1912346