197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Herri-lurren desafektazioa erabilera lagatzeko
(3. poligonoko 16. eta 911. lurzatiak)

Murchanteko Udalak, 2019ko irailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3. poligonoko 16. eta 911. lurzatiak desafektatzea, hain zuzen ere Collado alderdiko herri-lurreko 3.261,37 eta 19.074,05 metro koadroko azalerak, hurrenez hurren. Xedea da haien erabilera lagatzea José Moreno e Hijos SLri, zerealen idortegia handitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Murchanteko Udaleko Idazkaritzan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatuari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2019ko irailaren 17an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1912345