197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Erabilera publikora afektatzea 2. poligonoko 1085. lurzatia. Hasierako onespena

2019ko irailaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen 2. poligonoko 1085. lurzatia erabilera publikora afektatzeko espedientea (Cierzo kalearen zati bat), eta horretarako, lurzatiaren kalifikazioa aldatzen da, ondare-ondasun izatetik jabari publikoko ondasun izatera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; Udalaren iragarki-taulan ere jarriko da ikusgai.

Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu ahalko dute Udalaren bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Murchanten, 2019ko irailaren 17an.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1912344