197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Udal Planeko eta Plan Partzialeko aldaketa, Irunberriko 6. banaketa eremuko 1. sektoreari dagokionez. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2014ko otsailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen behin-behineko onestea Irunberriko Udal Planeko eta Plan Partzialeko aldaketa, 6. banaketa eremuko 1. sektoreari dagokionez, Irunberriko Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatua aplikatuz, iragarkia argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta espedientea Nafarroako Gobernura igortzen da, behin betiko onets dadin.

Sustapeneko kontseilariaren 78E/2014 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Irunberriko Udal Planeko eta Plan Partzialeko aldaketa egiteko espedientea, 6. banaketa eremuko 1. sektoreari dagokionez, Irunberriko Udalak sustatua.

Irunberrin, 2019ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912230