197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Ordenantza fiskalen aldaketa. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2019ko irailaren 26ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoko ordenantzetan ezarritako tasa eta prezioen aldaketak:

–Udal lokalen, kultur etxearen eta igerilekuetako instalazioen erabilera arautzen dituen ordenantza.

–Ur hornidura eta saneamendua arautzen dituen ordenantza.

–Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Hilerria eta hilobien banaketa arautzen duen ordenantza.

–Zeremonia zibilak arautzen dituen ordenantza.

Aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza fiskalen aldaketak behin betikoz onetsita geldituko dira eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Etxalarren, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1912557