197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Hiri-jarduketarako Plan Berezia 4. poligonoko 31. lurzatian. Hasierako onespena

Etxalarko Udalbatzak, 2019ko irailaren 26an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Etxalarko 4. poligonoko 31. lurzatian. Javier Iriarte Sansiñena jaunak eta Agurtzane Bengotxea Agerrebere andreak sustatu dute plana.

Espedientea jendeaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Etxalarren, 2019ko irailaren 27an.–Alkate udalburua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1912554