197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

Aldaketa, Asteraingo 11. poligonoko 277. lurzatiaren xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2019ko irailaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Samuel Urtasun Fuertes arkitektoak 2019ko apirilaren 15ean prestatutako eta Replasak sustatutako xehetasun-azterketaren aldaketa, udal katastroko 11. poligonoko 277. lurzatian, Asterainen. Jendaurrean egon zen 2019ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abuztuaren 6an.

Behin betiko onespenaren kontra, hautara eta/edo hurrenez hurren, honako hauek para daitezke, kasu bakoitzean aipatzen diren epeetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita: hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, eta/edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua; eta/edo, bi hilabeteko epean, errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Gazolatzen, 2019ko irailaren 19an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912477