197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Larraiako 6. poligonoko 45. lurzatian.
Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2019ko irailaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Germán Velázquez Arteaga arkitektoak eta bestek 2019ko abuztuan prestatutako eta Ángel Gambarte Urrizak sustatutako xehetasun-azterketa, udal katastroko 6. poligonoko 45. lurzatian, Larraian. Jendaurrean egon zen 2019ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, martxoaren 7an.

Behin betiko onespenaren kontra, hautara eta/edo hurrenez hurren, honako hauek para daitezke, kasu bakoitzean aipatzen diren epeetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita: hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, eta/edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua; eta/edo, bi hilabeteko epean, errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Gazolatzen, 2019ko irailaren 19an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

ERANSKINA

Onetsitako arautegia eta planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912476