197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Lurraren gaineko kontribuzioa. 2019ko bigarren seihilekoa

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da lurraren gaineko kontribuzioaren 2019. urteko likidazioa onetsi dela, errolda fiskaleko zerga-oinarriekin eta 2019ko bigarren seihilekoko bigarren zatiketari dagozkion kuotekin bat.

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren bigarren seihilekoari dagokion ordainketa egiteko borondatezko epea ezarri da: 2019ko urriaren 11tik 2019ko azaroaren 11ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko azaroaren 4an kobratuko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordainduko dira Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan Caparrosoko Udalak dituen kontuetan, ezarritako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2019ko irailaren 10ean.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1911745